Menu Close

Errigorako produktuak eskura Barakaldon (AEKn eta Llanoko Topagune elkartean). Eutsi gureari!

Udaberri orotan bezala, Nafarroako Hegoaldeko hainbat produktu izango ditugu eskura ErriGorari esker. “Eutsi gureari” kanpaina otsailaren 25etik martxoaren 13ra egongo da martxan eta produktu hauek eska daitezke ekoizlearen jatorrizko prezioan:

Oliba-olio birjina estra, ardo berezi eta gorenak eta kontserbak 12 ontziko sortetan: zainzuriak, piperrak, orburuak, kardua, menestra, arbendolak, barazkiak, tomatea, lekaleak, potxak, babarrunak, txitxiroak, arroza eta pasta.

Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da, ardoa 6 botilako kutxetan eta kontserbak 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da-eta. Eskaera-epea otsail-martxoan izan ohi bada ere, apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jasoko dituzu produktuak zure herrian. Gure kasuan Barakaldoko AEKn edo Llanoko Topagune elkartean.

Eutsi diezaiogun bada gureari, egin dugun, egiten ari garen eta egiteko dugun bideari. Gure zailtasun, ahal eta ametsen bideari.

Eskaerak online egin ditzakezu (www.errigora.eus) edota telefono honetan (+34 848 87 12 23) hegoaldetik deitu/idatziz gero.