Menu Close

Oihaletxea dokumentala ikusiko dugu Lander Garro zuzendariarekin batera

Korrika kulturalaren barruan harrotasuna aldarrikatzen segituko dugu Barakaldon. Oraingoan, korrika dokumentala ikusiko dugu, eta horretarako, Lander Garro zuzendaria etorriko zaigu gaian sakontzeko:

Zer: Oihaletxea dokumentalari buruzko solasaldia Lander Garrorekin

Non: Clara Campoamor kultur etxean

Noiz: martxoak 13, asteazkenean, 19:00etan

Oihaletxea dokumentala:
 

Lander Garrok zuzendu du ikus-entzunezkoa. Ordu-erdi pasatxoko iraupena du, eta Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen ditu.

KORRIKAk eta Azterketak Euskaraz taldeak badute zerbait komunean, guztiontzat begi-bistakoa denaz aparte: biak jaio ziren desagertzeko bokazioarekin. Bi ekimenak maite ditugu, baina ez dute irauteko bokaziorik, biak sortu direlako anomalia baten ondorioz; zerbait injustua aldatzeko”, adierazi du Garrok.

Oihaletxea metafora bat dela azaldu du: euskara irudikatzen duen metafora, alegia. Gu oihaletxe edo oihal-etxolaren barnean gaude, eta euskarak babesten gaitu. Gure babeslekua da euskara/oihaletxea, baina kanpoko elementuen (haizea, hotza, ekaitza) mende gaude. Guk oihaletxeari tinko eusten diogu, desager ez dadin. Era berean, ez dugu oihaletxea indartzeko denborarik; izan ere, etengabe kanpoko elementu horien kontra ari garenez, eskuartean duguna atxikitzen dugu.

Aurrera egingo dugu, harrotasunez, harik eta oihaletxe hauskor eta arin hauek, eguraldi apetatsuaren aurka, harrizko etxe sendo eta atsegin bihurtu arte.