Menu Close

Kirola eta Natura ekimena prest!

Martxan dugu berriro KIROLA eta NATURA programa. Uda osteko hiru txango antolatu ditugu ekimena berpiztu eta jarraipena emateko. KIROLA eta NATURA bitartez, AEKren Praktikatu zerbitzuak gonbidatzen zaitu Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera.

UDA OSTEKO TXANGOAK

  • Urriaren 24ean Entziako baso sorgindua.

  • Azaroaren 21n Montefuerte parkean orientazioa.

  • Abenduaren 11an Araotzeko haitzuloak.

Txangoetan parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan. Halaber, adituen taldeak izango dira beti bidean laguntza emateko. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau.