Menu Close

Familian euskaraz jolasean-Kronika

Pasa den larunbatean Santurtziko Aek euskaltegian elkartu ginen guraso, ume eta monitorea. Eguraldia kaskarra zen, baina euskaltegi barruan gozo-gozo egon ginen.
Bertan Begok erakutsi zizkigun hainbat jolas. Lehenik eta behin, elkar ezagutzeko “katu katu” jolasean ibili ginen. Honen ostean, kantatzen, korru jolasetan, dantzan, … gustura aritu ginen ume eta gurasoak.
Hain gustura, ezen konturatu orduko bukatu baitzen saioa!
Eskerrak eman nahiko genizkieke Begori eta Urtxintxa eskolari familian euskaraz jolasteko aukera hau eman izanagatik.