Hurrengo ikasturtean ere Barakaldon euskara bultzatu nahi dugu familien barruan. Guraso euskalduna bazara eta ez badaukazu norekin hitz egin euskaraz, edota euskarak familia barruan toki handiagoa izatea nahi baduzu, hauxe da zure aukera, izan Gurasolaguna! Euskaraz aritu eta jolasteko elkartuko gara guraso eta seme-alabak, denok batera, gure txikian, apurka-apurka gauza handiak egiteko.