Menu Close

Feminismoa eta euskal identitatea tailerra

Arratiako Orratzak talde feministako lau kide izango ditugu tailerrean hizlari; euskara, identitatea, feminismoa eta euskal kulturaren gainean hausnartzeko gonbita egingo digute. Otsailaren 24an,
18:30ean, Igorreko Kultur etxean egingo da. Emakume zein gizonezkoei zuzendutako ekintza da eta aforoa mugatua izango da.

Parte hartzeko, eman izena arratiaberba@gmail.com helbidera mezua bidalita, otsailaren 21a baino lehen.