Menu Close

Nafarroako Erresuma

Alex Artabe Zuazo (1993) Euskal Filologoa eta historian jakin-min handia duen gaztea da, bereziki Nafarroako Erresumari dagokionean. Azaroaren 24an emandako hitzaldian, “Zer dakizu Nafarroako Erresumaz”, hainbat datu eta ezaugarri esanguratsu eman zituen. Egun atsegina eta interesgarria izan zen, horren erakusgarri bertaratutako 17 lagunak izan ziren. Giro gozoa, aberasgarria eta gure arbasoen historia ezagutzeko aukera paregabea izan zen.

Eskerrik asko Alex eta bertaratutakoei.

Hurrengora arte!