Menu Close

Andoaingo mintzalagunek hasi dituzte asteroko hitzorduak

Pasa den ostiralean egindako Mintzodromoarekin hasiera eman zitzaion taldeetan elkartzen hasteko aldiari. Bertaratutakoak giro onean aritu ziren solasean, Jon Beloki bertsolariak jarritako gaiak hizpide hartuta. Ondoren, luntxa egon zen guztiontzat.

Astean behin elkartzen dira mintzakideak kafe baten bueltan, edota paseoan, lagun giroan euskara praktikatzeko. Helburua horixe baita: lagun giroan euskaraz aritzea. Bada, ostiralean mintzodromoa egin genuen taldeak elkartu eta ikasturteari hasiera emateko aitzakian. Jon Beloki bertsolari andoaindarrak askotariko gaiak jarri zituen mahai gainean, herrira begirakoak gehienak, eta haren galdera eta hausnarketei erantzun behar izan zieten parte hartzaileak, talde txikitan elkartuta. Hasitakoa ondo bukatzeko, mokadutxoa eskaini zitzaien bertaratutako guztiei.

Gogora dezagun oraindik ere mintzalagun egitasmoan izena eman daitekeela, are gehiago, urte osoan zabalik da horretarako aukera. Jendea ezagutzeko eta euskara praktikatu eta hobetzeko aukera ezin hobea da.
Zuk ere euskararen alde zure alea jarri nahi baduzu, zatoz gugana!

Informazio osagarria modu askotara jaso dezakezue: Andoaingo AEK euskaltegian bertan, andoain@aek.eus helbidean edo  662 13 25 58 telefonora deituta. Praktikaturen webgunean ere izena eman daiteke.

Gogoratu, praktikatu eta euskaraz bizi!