Menu Close

Ikasturte berriari ekiteko, MINTZODROMOA!

Dagoeneko irekita dago Andoaingo Mintzalagunean parte hartzeko izen-emate aldia. Gogotsu ekin nahi diogu ikasturteari, erronka berriak ditugu eskuartean; horietako bat da mintzapraktika sarea zabaltzea, eta Andoainek euskaldun aktibo gehiago izatea.  Beraz, Mintzalagun egitasmoari hasiera emateko aitzakian, mintzodromoa antolatu dugu urriaren 7rako. Hainbat gairen inguruan euskaraz arituko dira partaideak, talde txikitan antolatuta.
Juanita Alkainen izango da, 17:30etik 18:00etara. Ondoren, luntxa egongo da guztiontzat.

Bertaratzen direnek aitzakia ezin hobea izango dute giro onean euskaraz aritzeko, eta mintzalagunean izena-emateko aukera ere izango dute. Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Asteazken arte luzatu dugu izena emateko epea.
662 132 558/ mintzalagunak@gmail.com/ andoain@aek.eus

Animatu eta parte hartu!