Menu Close

Eta zuri, zein hitz gustatzen zaizu euskaraz?

Euskararen egunaren harira, galdera hauxe egin genien Andoaingo mintzalaguneko kideei. Erantzun politak jaso ditugu, izan ere, hain da ederra gure hizkuntza!

Etxekoneko, txinalka, elur, zuhaitz, dzanga, zalangatu, eskumin, amets… Adibide batzuk besterik ez dira, gure hizkuntzaren edertasuna eta aberasgarritasunaren adierazle. Euskararen egunak aitzakia ematen digu gure hizkuntzaz sakonago hausnartzeko,  gogoratu behar baitugu ez dela nahikoa maitatzea, ahoz aho erabili behar dela. Hitz gutxitan, euskaraz EGIN behar dugu. Hitzetatik ekintzetara pasa, hainbatek euren egunerokoan egin duten bezala.

Segi dezagun gure hiztegia aberasten eta zabaltzen. Segi dezagun euskaraz mintzatzen!