Menu Close

Mintzataldeak indartu nahi ditugu. Lagundu nahi?

Urrian mintzapraktika taldeak martxan jarri genituenetik, astero egiten dute hitzordua euskaraz jarduteko.  Taldeak indartu nahi ditugu, eta horretarako euskaraz erraz moldatzen direnen laguntza behar dugu, eta baita parte hartzaile berriena ere.

Mintzalagun taldeek funtzionatu dezaten ezinbestekoa dugu parte hartzaileen laguntza. Batetik, EUSKARAZ PRAKTIKATU NAHI DUTENAK daude (bidelariak), eta bestetik, horiei laguntzeko EUSKARAZ ERRAZTASUNEZ MOLDATZEN diren LAGUNTZAILEAK ditugu (bidelagunak). Bien beharra daukagu, alegia, euskaraz praktikatu nahi baduzu eta praktikatu nahi dutenei lagundu nahi badiezu, zatoz gurekin!

Interesatuta bazaude, etor zaitez gugana. Hurbildu eta informatuko zaitugu. Gainera, doan da eta hainbat zozketatan parte har dezakezu.

Andoaingo AEK euskaltegian gaude: Plazaola kalea, behea 2

andoain@aek.eus/ 688 746 643