24. Korrika heldu den ostegunean, martxoak 19, hasiko da Atharratzen. Usaian bezala, Korrikaren lehen kilometroak bereziak izaten dira, eta elkarte eta egitasmo garrantzitsuek hartzen dute Korrikaren lekukoa.
Hala, Korrikaren 4. kilometroa Mintzalagun egitasmoarena izanen da: Iparraldeko Mintzalagun proiektuan ari den kide batek eta AEKko Praktikatu zerbitzuko kide batek hartuko dute Korrikaren eta euskararen lekukoa.
Gomitatzen zaituztegu gure kilometro berezian parte hartzera.
Denok Atharratzera, denok Korrika!
