Gure zerbitzuaren asebetetzea neurtzeko, 2024ko maiatzean, inkesta bidali genien PRAKTIKATUk kudeatzen dituen programetako parte-hartzailei; inkesta 1.050 lagunek erantzun zuten. Emaitzen artean, honako puntu hauek nabarmendu nahi ditugu:
-
Euskararen erabilera. Inkestan parte hartu zuten bidelarien % 93,5ek adierazi zuen aldaketa bizi izan duela euskararen erabileran: % 49,6k zion askoz gehiagotan egiten duela euskaraz egitasmoan dabilenetik; beste % 40,7k esan zuen gehiagotan egiten duela. Soilik, % 9,7k berdin jarraitzen duela aitortu zuen.
-
Balorazio orokorra. Parte-hartzaile gehienek OSO ONDO (8,6) baloratu zuten euren egitasmoa. Halaber, oso ontzat jotzen zuten egindako lana. Parte-hartzaileen testigantza batzuk jaso ditugu: https://praktikatu.eus/testigantzak