Menu Close

Praktikatu euskaraz gurekin, erraza da!

Euskara jakin badakizu, baina kostatu egiten zaizu erabiltzea, izan lotsagatik, izan ustez gutxi dakizulako…? Euskara praktikatu nahi baduzu edota euskara praktikatzen lagundu nahi badiozu beste norbaiti, kafe edo garagardo baten bueltan, mendian, poteoan… jarri gurekin harremanetan! Adinaren edota zaletasunen arabera batu ohi gara mintzataldeak, presiorik gabe, ondo datorkigunean.

Informazio gehiagorako, deitu 670 42 00 48ra edota idatzi zestoa@aek.eus helbidera. Euskaltegian bertan ere topatuko gaituzu!