Menu Close

Abian da Mintzalagun!

Sarritan, euskara jakin arren, kostatu egiten zaigu erabiltzea, izan lotsagatik, izan ustez gutxi dakigulako… baina, jakin badakigu, erabili ezean alferrik dugula jakite hutsa. Euskara praktikatu nahi baduzu edota euskara praktikatzen lagundu nahi badiozu beste norbaiti, kafe edo garagardo baten bueltan, poteoan, mendian… jarri gurekin harremanetan! Adinaren edota zaletasunen arabera batu ohi gara mintzataldeak, ondo datorkigunean, presiorik gabe.

Informazio gehiagorako, deitu 670 42 00 48ra edota idatzi zestoa@aek.eus helbidera. Euskaltegian bertan ere topatuko gaituzu!