Menu Close

Zarauztik Getariara joan-etorria

Pasatu den larunbatean, Mintzalagun egitasmoan dabiltzan kide batzuk Getariara joan-etorri egitera animatu ziren. Ikasturte honetan, ibilaldiak egin nahi dituzten lagunak elkartu ditugu eta, noizean behin, eskualdean txangoak egitea dute asmo.

Lehenengo honetan, kostatik joan ginen Getariara. Han, moila ikusi eta gorantz egin genuen. Ondoren, eliza, eraikin esanguratsu batzuk eta beste kostaldea ikusi ostean, Zarautzera itzuli ginen. Giro aparta egin zuen eta giro onean aritu ginen gu ere.