Pasatu den ostegunean, ekainaren 13an, elkartu ginen Urola kostako Mintzalagun egitasmoaren amaiera-ekitaldian eta barre ugari egin genuen Apaxiri esker. Izenburuak berak dioen bezala, jolasean aritu zen.
Ikasturte honetan, 100 pertsona aritu dira eskualdean eta udarako ere, badira izena eman dutenak. Beraz, oso gustura gaude izaten ari garen erantzun eta giro politarekin, eta ea datorren ikasturtea ere halakoa den.