Ibon Gaztañazpi elkarrizketatu zuen Eider Arruti Albaolako langileak lehengo astean egin genuen Urola kostako Mintzalagun egitasmoaren hasiera-ekitaldian. Errio dokumentala aurkeztu berri dute Ibonek eta Nekane Urdanpilletak eta gertuko istorioak izan genituen entzungai.
Arratsaldeko 18:30ean hasita, Urola kostan, dagoeneko, 90-bat mintzalagun ditugula jakinarazi genuen eta, ondoren, adi-adi entzun genien Iboni eta Eiderri. Izan ere, Orioko errioa ardatz, hamaika kontu egin zizkiguten.
Gogorarazi nahi dizuegu inoiz ez dela berandu Mintzalagun egitasmoan izena emateko. Animatu!
