Menu Close

Gatika: Emakumeen zigorrak

Beste behin ere, bart Ander León guregana etorri zen Gipuzkoako Saturrarango espetxean egon ziren emakumeen bizipenak kontatzera, eta beste behin ere, hondartza ondoan zegoen kartzelako istorioek harritu egin gintuzten. Hain hurbil eta, aldi berean, hain urrun. Horrez gain, atzo, martxoak 10,  espetxean bertan egon zen emakume baten iloba ezagutu genuen.

Espetxe horretan milaka emakume izan ziren denbora luzez espetxeratuak, kasu batzuetan beren seme-alabekin batera. Garai hartako datuez gain, presoak nola bizi ziren azaltzeko argazkiak erakutsi zituen.

Benetan urte beltzak, urte gogorrak … Gu han izan ginen entzuteko eta testigantza hartzeko prest, horrelakorik berriro gerta ez dadin.

EUSKARA ZU ZARA!!!

EUSKARA GARA!!!!