Emozioez beteriko astea izan dugu Bakio eta Maruri-Jatabeko berbalagunok.
Oihana Penadesen gidaritzapean lasaitzeko tekniken munduan murgildu ginen, aromaterapiara hurbildu ginen eta sofrologian oinarritutako ariketa praktikoa egin genuen.


Tailer labur eta arrakastatsu bana egin dugu aipatu herrietako berbalagunok. Benetan gomendagarriak.


Honatz zenbait partaideren iritzia:
“Ederto joan zen saioa .Oihanaren azalpenak argiak izan ziren adierazten ze emozio klase sentitu behar genuen. Usainarekin erdi mareatuta bukatu genuen,baina kanpoko haize hotzaren zaplastekoarekin, berehala espabilatu ginen. Laburra egin zitzaidan!!”
“Ederto. Oihanari nota ona.”
“Primeran!!👏👏😉”
“Benetan oso ondo. !!!!👏”
“Bai oso ondo egon ginen. Zorionak Oihanari.👏👏👏”
“Oso interesgarria iruditu zitzaidan 👏👏👏”
