AEKren Praktikatu zerbitzuak gurasolagunentzako bi egonaldi antolatu ditu Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean, Urduñako Tertanga aterpetxean; urriaren 19tik 20ra zein azaroaren 9tik 10era.
Euskara praktikatu nahi duten gurasoak, seme-alabekin batera, euskaraz arituz hizkuntza ohiturak aldatzen hastea da ekimenaren helburua. Horretarako, hainbat tailer eta jolas egingo ditugu.
Asteburu pasa hauetan 3 urtetik 12ra bitarteko umeek har dezakete parte. Prezioari dagokionez, 25 euro dira helduentzat eta 15 umeentzat.
Erreserbak herrietako dinamizatzaileen bidez egingo dira. Beraz, deitu hurrengo telefono zenbakira 688 87 54 81.
Azkar ibili, plaza kopurua mugatua da-eta!
FAMILIA asteburua EUSKARAZ!!!!!!!
