Abendu amaiera honetan eguzki berria etorriko da, eta guk lagunduko diogu, noski, gure arbasoen ohiturari jarraituz.
Asteartean topaketa zoragarria izan genuen Gatikan. Arratsalde hotz eta ilun hartan hogeita hamar bat lagun bildu ginen Gaztetxokoan, Jon Etxebarriak idatzitako Olentzero-enborra ipuina entzuteko.
Euskal Herrian betidanik errotuta izan ditugun ohiturak berriro entzun genituen. Izan ere, Jon Etxebarriaren eskutik, naturaren ezagutza jakintsua eta gure aiton-amonen antzinako usadioak berreskuratzeko irrika sortu zitzaigun
Entzun ondoren, batzuk basora hurbildu ginen Aker eta Sugaar ikustera. Handik bueltan enbor bat ere eskuratu genuen, bihar berriro eguzkia atera dadin.
EGUBERRI ON!!!!!