Menu Close

Online ere, izan berbalagun!!!!!!! Erraza da!!!!!!

Hamaika modu eskaintzen ditugu euskaraz praktikatzeko. Urrian ekin genion berbataldeak aurrez aurre batzeari, baina bada beste aukerarik! Izan ere, askoren arazoa izaten da bizitza, lana eta bestelakoak uztartzea.

Baina ba ote da beste modurik? Bai, noski: mintzapraktika online! Online eskaintza oso aukera erraza eta erosoa da, baldin eta ordutegia edo distantzia tarteko, euskara praktikatzeko aurrez aurreko aukerarik ez baduzu. Horrela, ordenagailu, tableta edo sakelakotik, parte-hartzaileek aukera izango duzue beste euskaldun batzuk ezagutu eta haiekin hitz egiteko.

Izen-ematea azaroaren 1etik 30era egongo da zabalik. Izena emateko, ONLINE modalitatea sakatu beheko lotura honetan, eta aukeratu gustuko egun(ak) eta ordutegia(k).

Animatu, eta eman izena, erraza da!!!!!

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!