Menu Close

Gatikan eta Maruri-Jataben taldeak ditugu!!!!

Kaixo lagunok!!!!

Zer moduz zaudete???? Euskaraz hitz egiteko irrikitan??? Horrela bada, guk badugu eremu propio non eroso sentitu eta pozik egon.

Aurkezpenak behin eginda…..

Gatikan egindako aurkezpena

Uribe Butroeko eskualdeak bi talde ditu dagoeneko, Gatikan eta Maruri-Jataben, hain zuzen ere. Jarraian xehetasun guztiak ikusgai izango dituzu

GATIKAN                                                                                            MARURI-JATABEN

NOIZ: astearteetan                                                                           NOIZ: ostiraletan

NON: gaztetxokoan                                                                          NON: Kultur Etxean

ORDUA: 18:00etan                                                                          ORDUA: 18:00etan

Lekua badugu eta besoak zabalik aurkituko gaituzu, beraz EMAN IZENA

Berbalagun izateagatik ondoren diren ABANTAILAK  izango dituzu.

7.000 lagunek baino gehiagok osatzen dute PRAKTIKATUren komunitatea; berbalagun, mintzalagun, mintzakide.
Horietakoa bazara, hilero banatzen ditugun opari-kutxen zozketan sartuko zara.
Horretaz gain, ondoko deskontuak aplikatuko zaizkizu:

  • AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago izango duzu. Harpidetza arrunta 29 euro, mintzapraktika egitasmoetako parte-hartzaileentzat 24,60 euro.
  • BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen dizu asteburuetako harpidetzan, 96,50 euro.
  • GAZTEZULO Urte osoko harpidetza + CD bat 20 euroren truke.
  • Udako Euskal Unibertsitatea. Ikastaroetan %25eko deskontua.

Oraindik izena eman ez baduzu, animatu eta ZATOZ GUREGANA!

Oso ondo pasatuko duzu!!!!!

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!