Menu Close

Bakio: Igandeko ibilaldi alaia

Euskaldunok ez diogu ezeri beldurrik, ez euriaren iragarpenari, ez hotzari, ezta iristear dagoenari ere. Beraz, igandean, otsailak 26, euria iragarrita zegoen arren, hogeita hamar bat lagun bildu ginen mendi martxa egiteko, 6 kilometrotan zehar kostaldeko herri eder honetako lekurik ezkutuenak ezagutzera eraman gintuena.

Pistatik zein basotik, izan ere, edozer gauzari aurre egiteko prest geunden. Baserriak, basoak, ortuak, baselizak ikusi genituen umorez eta alaitasunez.

Ederra da Bakio, bai benetan, eta etorri zirenak askoz ederragoak. Eta urratsez urratz eta pozaren pozez konturatzeke helmugara heldu ziren. Eta han parte hartzaile guztiek opariak izan zituzten

Banatzaile ederra baino ederragoa izan genuen lan horretan.

Eta nola ez, plantxan langile fina izan genuen!!!!
Euria uxatu genuen, are gehiago esango genuke,  eguzkia ere agurtzera etorri baitzen.
Eta batzuk jaten eta edaten ari ziren bitartean, besteek aprobetxatu zuten marrazkiak egiteko.
Mokaduarekin eta edatekoarekin amaiera eman genion egun eder horri.
Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!
Eskerrik asko, Joel, zu barik ezinezkoa izango zen!!
Eskerrik asko Alberto, ederrak zure “sandwichak”!!
Eskerrik asko Deune eta Iñaki, zuekin dena da erraza!!
Eskerrik asko berbalagun guztiei, benetan fenomenoak zaretelako!!

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!