Menu Close

Bakio: Igande martxa

Bakioko txoko guztiak ezagutzen duzula uste duzu??? edo Bakioko txoko polit guztiak ezagutu nahi dituzu?

Galdera biek erantzun bera dute, Bakion egingo dugun IGANDE MARTXA

Bakioko Berbalagun eta BakioMugi ekimenak Igande Martxa antolatu dute datorren otsailaren 26an. Goiz osoko martxa izango da eta parada paregabea izango da herriko bazterrik politenak bisitatzeko eta ezagutzeko, dena giro alaian.
Ez galdu gure herriko leku eder horiek euskaraz ezagutzeko aukera.

Hurrengo estekan egingo dugun ibilbide osoa eskuragai izango duzue

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/basatoste-martxa-66632809

Zatoz eta gozatu gurekin!!!!

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!