Menu Close

Bakio, ederra zara gero!!!!

Udaberri bete-betean gaude, bai, izan ere, Korrika joan zaigu, baita Aste Santu egunak ere.

Hala ere, martxoan Bakio herria ezagutzeko bertoko berbalagun Taldeak eta BakioMugi ekimenak udaberriko martxa antolatu zuten, eta horren sarrera zor genizun.

Goizeko 11:00etan bildu ginen Udaletxearen aurrean eta hantik itsasoraino joan ginen,  ezagutzen ez genuen bide batetik. Une batez bidezidor bihurtzen zen pista eta horrek paraje sinestezinetan barrena eraman gintuen.

Eguraldiak lagunduta  biribilketa alaia  egin genuen.

Konpania ederrarekin aldaparik ez!!!

Eta han goitik itsasoa ikusi genuen. Gure Kantauri itsasoa, magikoa eta zoragarria.

Joan-etorria egin genuen eta ederto batean egon ginen. Izan ere, datorren urtean errepikatuko dugu. Seguru baietz!!!

Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!!

Zatoz eta gozatu gurekin!!!

Bizi euskaraz!!! 

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!