Menu Close

Argazki lehiaketa!!

Urte berria eta asmo berriekin natorkizue. Hurrengo bi hilabeteetan Argazki lehiaketa garatuko dugu. Ziur gaude artista bat duzula barruan eta parte har dezakezula

Sariketak bi kategoria izango ditu:
1. KORRIKA: 2022. urte honetan, KORRIKA urtea da, izan ere, laster gure herrietatik igaroko da. Seguru aurreko urteetako irudiak hor nonbait izango dituzula. Guk horiek ikusi nahi ditugu, korrika egiten, petoa janzten, laguntzaile lanetan… edozein balioko du Korrikaren xarma ezagutarazteko.
2. NIRE HERRIA: Zure herriak fotogenia handia duela uste duzu? Leku zoragarriak edo memento ederrak izoztu dituzu zure argazki kamararekin edota telefonoarekin, bada, orain duzu aukera  lau haizetara zabaltzeko.

Parte hartzeko, BIDALI zure argazkiak
688 87 54 81 telefonora  edo

hurrengo posta elektronikora uribebutroe@aek.eus

AZKEN EGUNA
OTSAILAK 12

Jasotako irudia guztiak  blogean izango dira ikusgai.
Berbalagun taldekideek irabazleak aukeratuko dituzte.

Saria kutxa sorpresa izango da

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!

          Bizi euskaraz!!! 

          Euskaraz seguru!!!!

          Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!