Ederto batean ospatu genuen Euskararen Eguna Maruri-Jataben!!!!
Eneitz ipuin-kontalaria etorri zen guregana eta berarekin batera irudimenaren eta pentsamenduaren mundura egin genuen jauzi. Laguntasuna, askatasuna, elkartasuna… baloreak izan genituen hizpide, besteak beste. Izan ere, horien inguruan kontaketak entzuteko aukera izan genuen.
Txori baten hegaldiak dakarren askatasunarekin amestu genuen, lapurrak, eskularruekin, maskarak eta beltzez jantzita, ikusi genituen gure ondoan, zezenen aurrean egin genuen korrika kalean gora eta kalean behera.
Entzuleak ere kontalari bilakatu ginen eta piztiak, Olentzero eta Mari Domingi ekarri genituen herrira.
Benetan zeinen ondo pasa genuen!!!!!
Eskerrik asko, etorri zineten guztioi!!!
Eskerrik asko, Eneitz, biziki gozatu genuen zurekin!!!!
Bizi euskaraz!!!
Euskaraz seguru!!!!
Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!