Menu Close

Talo eta tostada tailerra Arrietan

Urte hasiera “gastronomikoa” izan dugu Arrietako berbalagunok, urtarrilaren 15ean 40 lagun inguru elkartu ginen taloak nola egiten diren ikasi eta dastatzeko.

Otsailaren 9an aratuste tostadak jateko aukera izan zuten. Umeek zein nagusiek ondo baino hobeto pasatu genuen.

Horrelako ekintza gehiago prestatzeko asmoa adierazi daukagu. Zeuk ere proposamenak egin ditzakezu, idatzi mezua edo telefonoz whatsappa bidali 607 601 302