Menu Close

BAKIOko kontari eta kantari

Atzo arratsaldean abagune ederra izan genuen, Bakion, ipuin musikatuak entzuteko, kantatzeko eta gozatzeko. Olga Sánchez Iniesta etorri zen guregana, eta zein ondo pasatu genuen berarekin!!!! Egia esan, ezin hobeto egon ginen Bakeako karpan.

Kontari eta Kantari ipuin-kontaketa tailer horretan, musika-tresnez lagundua, musika eta haur-literatura batzen zituen jarduera izan zen.  Bertan bizipenetan oinarritutako jarrerak aztertu genituen: haserrea, beldurra, alaitasuna, poztasuna…. Eta azken buruan, mamua askatu eta besarkatu genuen.

Ipuin-kontaketa amaitu ondoren, guztiok parte hartzeko aukera izan genuen eta haurrei musika-tresnak askatasunez erabiltzeko aukera ematen zitzaien.

Bakion udan ere euskaraz programa barruan,  bigarren ekintza izan da Olga Sánchez Iniestarena. Baina datorren astean, uztailaren 15an, Berbalagun egitasmoak  kale ikuskizuna aurkeztuko dizue Sabino Arana Etorbidean. Beraz, gorde data eta erdu gurekin gozatzera!!!!

Euskaraz beti!!!!!