Bakion ere euskaraz egiteko arigunea izango dugu uda honetan. Hamargarren urtez jarraian, udatiarren taldea osatu da. Ene Jainkoa, 10 urte jada!!!!!!
Aurten ere denbora izango dugu mintzatzeko, eztabaidatzeko, euskara praktikatzeko eta, batez ere, bihotzean dugun euskara ahora ekartzeko.
Aurten ere, eta badira urteak, aspaldiko lagunak izango ditugu gure artean, baita berriak ere. Joan den astean, batzuei zein besteei ondo etorria eman genien, eta ederto batean egon ginen lehenengo topaketan.
Aurrerantzean hiru hilabete ditugu egunean jartzeko eta udazkenean, neguan edo udaberrian gertatu zitzaizkigun pasadizoak kontatzeko.
Uda euskaraz bizi nahi baduzu, euskara maite baduzu, euskara praktikatu nahi baduzu… zatoz guregana!!!!! Ondo etorria izango zara!!!!

Parte hartu nahi izanez gero, harremanetan jarri gurekin eta hurrengo telefono honetara deitu edo idatzi: 688 87 54 81.
Beso-zabalik hartuko zaitugu!!!
Hurrengoan biltzeko lekua eta ordua
NOIZ: Asteartean
NON: Urzabal tabernan
ORDUA: 18:30ean
Erdu eta parte izan !!!!!!
