Gure Bizkaia maitean, atzoko arratsalde polit horretan, zeinen ederra izan zen egindako Bingo musikala, Gatikako Gaztetxokoan eta ez lau teilatu gainean. Itzalaldi elektrikoaren urteurrena, guk elektrizitatea izan genuen atzoko eta gaurko abestiak aske eta libre kantatzeko.
Abestu, barre, gozatu…. denbora ere izan genuen elkar ezagutzeko. Hitzorduak, Berbalaguneko kideak biltzeaz gain, Mungiako Kinttopeko euskaltegiko ikasleak hobeto ezagutzeko balio izan zuen. Eskerrik asko Garazi, Rober, David, Paco, Bego eta Mikel.
Biziki ondo pasatu genuen, eta, horrez gainera, bi irabazle izan genituen: Lola eta Bego. Zorionak bikote!!!!

Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!!!
