Bakioko Berbalagun ekimenak EUSKAL KANTAGINTZAri buruzko saio didaktikoa prestatu du. Unai Ormaetxea Zenikazelaiak egundoko errepasoa emango dio euskal kantagintzaren historiari, saio ludikoan eta entretenigarrian, formatu parte-hartzailean, denok asetzeko modukoan.
Euskararekin ondo pasa nahi duen guztiari dago zuzendua, musikazaleei bereziki: heldu zein gazte, euskaldun zahar zein berri… kantua hari eroalea izanik, hegan egin nahi duen orori. Izan ere, gai, garai eta testuinguru ezberdinetara bidaiatuko dugu historian zehar, kantuz -berbaz- bertatik aritzeko eran; bidaia berezi bat musikaz blai.
NOiZ: Apirilak 29
NON: Kultur Etxean
ORDUA: 18:00etan.
“KANTATZEN DUEN HERRIA EZ DA INOIZ HILKO”
ZATOZ ETA GOZATU!!!!!!
