Menu Close

Maruri-Jatabe: San Blas opila tailerra

Kaixo lagunok!!

Tokian tokiko ohiturak gurtzen ditugu, era horretan, San Blas eguna ospatzen du Euskal Herriko hainbat herrik, otsailaren 3an .
Hori dela eta, Maruri-Jatabeko Berbalagun taldeak San Blas opilak egiten ikasteko aukera ematen dizu, girorik onenean eta gozoenean. Euskaraz aritu nahi izanez gero ez galdu eskaintzen dizugun hurrengo parada, URTARRILAREN 27an.

Sarrera libre eta doakoa izango da, beraz, ez dago aitzakiarik.

NON: Maruri-Jatabeko Kultur Etxean

ORDUA: 18:00 – 19:00

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!