Menu Close

Maruri-Jatabe: Sukaldari trebeak

A ze arratsaldea ostiralekoa, urtarrilak 27, Maruri-Jataben!!!!
Hamazazpi lagun bildu ginen nola egiten diren “sanblas” opilak ikasteko, Berbalagunek antolatutako jarduera ezin arrakastatsuagoa izan zen, beraz. Tailer honen bitartez  haurrek zein helduek gozatu zuten.
Bi taldetan banatu ginen: gorriak eta urdinak, hala ere, bi talde baginen ere,  elkarri laguntzeko prest egon ginen opil guztiak zaporetsuak izan zitezen.
Talde gorria
Talde urdina.
Begotxu izan zen gure sukaldari nagusia, gainontzekoak sukalde-laguntzaileak baino ez ginen izan. Hori dela eta, Begotxu sukaldariak gidatu gintuen  orea egiteko…
orea nola atondu …
gorriak zein urdinak, biak ala biak, guztiak estilosoak….
moldeak nola erabili behar genituen eta nola atera opilak…
hurrengo argazkian ikusiko dituzunak lortu arte
gehiago atera genituen, ez pentsa…
Gerora labera sartu
Eta on egin!!!!!
Horrez gain, etorri ziren guztiek Aizu! aldizkaria eta koaderno batzuk izan zituzten opari.
Eta lanean ari ginen bitartean etorkizunera hainbat ekintza egitea antolatu genituen. Gora Berbalagun!!! Gora Maruri-Jatabe!!!

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!