Menu Close

Animatu eta parte hartu!

Kaixo lagun🙋🏽‍♀️
Aurten ere, Larraungo Mintzakidek euskaraz aritzeko aukerak eskaini nahi dizkizu.
Momentuz Lekunberrin 2 talde sortu dira, baina gehiago sortzeko aukera dago toki, egun eta ordutegi ezberdinetan.
Parte hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila daude; deskontuak, opariak… Gainera, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero 10 SARI-KUTXA 🎁 zozketatuko ditugu.
IZENA EMATEKO, pasatu AEK-ko euskaltegitik edo klikatu lotura honetan http://emanizena.praktikatu.eus/
Zure zain gaude, PRAKTIKATU EUSKARA GUREKIN!