Arratsalde paregabea pasa genuen azaroaren 28an xake-tailerrean!
18:30ean Sestaoko Gaztelekun zenbait familia elkartu ginen (ume, nerabe zein heldu) Iñaki eta Sergioren xake irakaspenak jasotzera. Hasieran, oinarrizko informazioa azaldu ziguten taula erraldoiaren laguntzaz. Ondoren, binaka jarrita jolas bat egin genuen. Jarraian, jokaldi berezi bat irakatsi ziguten, eta bukatzeko, partida bat jokatu genuen. Ondo pasatu eta euskaraz aritzeaz gain, pila bat ikasi genuen!
Eskerrik asko bi gai emaileei, Iñaki eta Sergiori! Eskerrik asko, era berean, hurbildu zineten familia guztiei, zuen altxorra, euskara, gurekin partekatzeagatik!



