Menu Close

Familian euskaraz jolasean: kronika eta argazkiak!

Zer dibertigarria izan zen atzoko arratsaldea! Hiru txandatan banatuta, Sestaoko Gurasolagunok familian euskaraz jolasteko aukera izan genuen Urtxintxa eskolaren eskutik!

Urtxintxakoek hurbil daukagun KORRIKArako motoreak berotzen lagundu ziguten: hasieran, bisita berezia izan genuen, a zer sorpresa! Patxintxi gurekin jolastera etorri zen! Gero, taldeka jarri eta KORRIKAri buruzko galderei erantzun behar izan genien, erantzun zuzen bakoitzeko puzzle baten zati bat lortu genuen! Puzzlea osatu eta… KORRIKAren irudia azaldu zitzaigun! Ondoren, KORRIKA peto txikitxoak arrantzatzen aritu ginen! Geroago, leloa osatu genuen: HITZEKIN! Jarraian, HITZEKIN kanta entzun eta koreografia ikasi genuen! A zer dantzari trebeak ditugun Sestaon! Eta bukatzeko, geure petoak margotu genituen!

Eskerrik asko Urtxintxa eskolari, Sestaoko familiei euskaraz gozatzeko aukera emateagatik! Eta batez ere, eskerrik asko bertaratu zineten familia guztiei, transmisioan egiten duzuen lana itzela da! KORRIKAn elkartuko gara berriz! TIPI TAPA TIPI TAPA! KORRIKAAA!