Portugaleteko ARGAZKI LEHIAKETAN 55 argazki aurkeztu ziren eta hau izan zen irabazlea: JAVIER BELASKO
Irabazleak gaur jaso du merezitako saria Portugaleteko Euskara Zerbitzuko Karmeleren eskutik:
Zorionak eta gozatu sariaz!
Hauek izan ziren beste 9 argazki finalistak:
Txikitan, nire txokorik bitxi kuttunena Portugaleteko Putzuak ziren ; izan ere, egun ilun eta euritsuetan , katiuskak jarrita, putzuetan plisti-plasta egitea baino gauza hoberik ez zegoen. GOTZONE
Portugaleteko leku hau aukeratu dut asko gustatzen zaidalako. Batzuetan lagunekin jolastu dut kale horretan, eta oso hondo pasatzen nuen. Argazkiaren lekua Portugaleteko basilikaren ondoan dago, plaza hori asko gustatzen zait, oso polita da. Eta koloreko etxeak oso bitxiak dira. NAHIA
Leku hau aukeratu dut, oso polita iruditzen zaidalako eta kanpoko norbaiti erakusteko balio ahal duelako, bera hona etortzeko gogoa sartzeko. Gainera argazkiko koloreak oso biziak dira eta paisai polita ateratzen da. CLAUDIA
Amama kontatu arren
tximinoen istorioa
nola bukatu zuten
animali horiek kaiolan.
Nortzuk sartu zituzten
beraien familietatik baztertuz
hamarkada bat baino gehiago
heriotzan libre izateko.
Amama kontatu arren
zergatik egin zieten hori
Zer bizimoduko izugarria
Tximino gaixo horiena!
GOTZONE
Argazki honetan ikusten dugu Portugaleteko eliza.
Argazki hau aukeratu dut, urte asko daramatzalako Xabier ikastetxean, oso ondo dagoelako, eta Centro Xabierretik bistak onak daudelako.
Adibidez: eliza, zerua…
Portugaleteko eliza oso famatua da.
Jende asko joaten da.
Elizan bataioak egiten dira eta komunioiak egiten dira. MIKEL
Leku hau aukeratu dut, zeren txikia nintzenean denbora asko pasatzen nuen parke honetan eta oso oroitzapen politak ditut. Plaza zoragarria da eta antzina tximinoak zeuden. Oso leku lasaia da eta naturarekin konektatu ahal duzu, horregatik gustuko dut. Animatzen zaituztet edozein momentutan joatera ziurrenik gustuko izango duzuela. IRATI
Aurreko udan lehio horren aurrean barruan dudan 14 urteko neska alboan neukan, biok eskutik helduta etorkizunari begiratzen.
Herriarentzat sortura, nire eskola zenak urteak eman ditu abandonatuta baina egun, polita izateaz gain, leku magiko ere bihurtu da.
Sastraka, non elkartzen diren kultura, Euskera, auzolana eta elkartasuna. Urte arraro honetan lehio irekia eta lekurik bitxiena. ZIORTZA
Jose Zaldua kaleko eskailera mekanikoak:
Gure herria aldapaz beteta dago, txoko guztietan adineko jendea bizi da eta eskailera hauek egongo ez balira, ezingo lirateke ondo mugitu. Argazki hau aukeratu dut eskailera mekanikoak igota ilunsentia ikusten delako eta bidea hor goian amaitzen dela dirudielako. MAIDER
Iluntzean itsasadarrera bueltan, gure herriko atea iluntzen doa. MABEL
Bestalde, otsailean antolatutako MAITASUN MEZUEN LEHIAKETAN 135 mezu aurkeztu ziren eta hau izan zen sariduna: ARKAITZ BASTERRA.
Mezua:
”Bihotzaren mintzoa dira zure ezpain leunetan pausatzen ditudan musuak, gozo bezain ozen.”
Bigarren mezu saridunak ere bere oparia jaso du Portugaleteko Euskara Zerbitzuko Noemiren eskutik, zorionak EDER CABIA!
Mezua:
”Izarrak zeharkatu ditugu
ta margotu maitasuna,
lau haizeetara zabalduz
barneko askatasuna.
Zeruari emango diogu
gauero argitasuna,
horrela ezabatuko dugu
munduko iluntasuna.”
Zorionak eta gozatu sariaz!
Hementxe beste mezu finalistak:
”Haizea ilean, eguzkia aurpegian, lur bustiaren usaina, itsasoaren soinua, belar ebaki berria… Zu hori zara. Bost zentzumenekin maite zaitut.” TERESA
”Zurekin pasa ditudan arratsalde guztiak ez ditut ahaztuko, zurekin jokatu ditudan partidak ezin hobeak izan dira. Eskerrik asko denagatik. Gauza asko geratzen zaizkigu elkarrekin.” ENEKO
”Ez dakit nola sentitu emozio hauekin,
triste edo pozik,
haserre edo lasai,
barkatzen dizkizudan sentimendu maiteak edozein direla ere.” ENARA
”Jaio naizenetik hil arte, ikastolatik unibertsitatera, eta bidaiatu dudan lehen aldetik azkenengora, beti nirekin doana eta gehien maite dudana, ni, ni neu.” INES
”Nahiz eta ez egon, ikusten zaitut.
Nahiz eta ez mintzatu, entzuten zaitut.
Nahiz eta gutxitan esan, askotan esango dizut.
Maite zaitut.” JAVIER
”Maitasunak zure izena xuxurlatzen dit. Nire bihotzaren taupadak zure pausoen erritmora doaz, beti hauek harrapatu nahian, zure begiradak zabaltzen didan bidea jarraituz.” MAIALEN
”Egunero zure zain egoten naiz batzen gaituen maitasun honetaz gozatzeko. Eskerrik asko nire bizitzaren parte izateagatik eta nirekin hain berezia izateagatik. Maite zaitut.” SANDRA
”Maitasun zintzoa ez da inoiz amaitzen: puntu eta jarriak ezagutzen ditu, baita komak ere, baina ez azken punturik.” ANA
Mila esker bihotzez parte hartu duzuen guztioi!