Urtarrilaren 20an elkartu zen Irakurzale Kluba “Jamaikako neska” liburuaz jarduteko, hona kronika:
” Santurtziko Irakuzale Klubeko kideok irakurritako azken liburuan, Jamaikarra dugu protagonista, nahiz eta munduko herritarra izan. Bizitza osoa darama munduko puntu batetik beste batera bidaian, inon errotu gabe, ezta gogorik ere!
Joxe Mari Iturraldek idazle lanetan fin dabilela erakutsi digu beste behin ere, narrazio nobelatu hau oso ondo idatzita baitago. Kapitulurik zein etenik gabe, protagonistaren, Dafneren, bizitzaren harian korapilatzen ditu irakurleak, neskaren etengabeko bizipenetan zehar. Hainbeste dira abenturak eta desbenturak, non taldekide batek “hamaikako neska” izenburua ez omen dion hobeto emango pentsatzera bultzatu gaituen. Hortaz, irakurle, zure esku irakurtzea eta esatea ea gurekin bat zatozen.”
Hurrengo hitzordua martxoaren 4an izango dute, Karmele Jaioren “Aitaren etxea”, animatuko zara?