Menu Close

Ezkerraldeko Korrika-denda

21. Korrika heltzen denerako polit egon nahi? Bada, Portugaleteko Salcedo kalean (Udaletxearen atzean/Larrun tabernaren aurrean), Korrikaren denda duzue. Bertan, arropa erosteko aukera izateaz gain, Korrika Laguntzaile izateko abagunea ere izango duzue. Gainera, Korrikaren inguruko informazioa jasotzeko leku aproposa duzue. 
Noski, petoak ere eskuragarri!
Larunbatero irekita 12:00etatik 14:30era (Korrika hurbildu ahala gehiagotan irekiko dugu).
Hurbildu, galdetu, informatu, begiz jo, hautatu eta dotore jantzi!