Aurtengo jaialdian hainbat film ikusteko aukera izango dugu:
“Handia” filma:
Eguna: urriaren 4a, osteguna
Ordua: 18:00etan* eta 20:30ean
Sarrera: 3 euro eta bazkideentzat doan
*lehen saioaren ostean pelikularen ostean Aitor Arregirekin,zuzendarietako batekin, hitz egiteko aukera egongo da.
Sinopsia:“Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.” (www.santurzine.es)
VOSE. Jatorrizko bertsioa. Azpitituluak gazteleraz.
“Euskal Zine Gaua”
7 film laburretatik 2 euskaraz izango dira: “June” eta “Olentzero Bihurria”
Eguna: urriaren 5ean, ostirala
Ordua: 22:00etanLekua: Tabata taberna
“Areka” film-laburra:
Eguna: urriaren 9a, asteartea
Lekua: Kresala
Ordua: 18:00etan
Gaia: memoria historikoa
“Zuk” filma:
Eguna: urriaren 9a, asteartea
Ordua: 18:30ean (emanaldiaren ostean Unax Blanco, zuzendaria, CEAR eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteetako kideek hitz egingo dute)
Sarrera: doan
Sinopsia: “2017. Krisi migratorio gisa izendatu duten hondamendiaren aurrean, hainbat boluntario-talde ekimen, egitasmo eta ekintza desberdinen baitan euren denbora ematen dabiltza, han-hemenka. CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak edo Salvamento Marítimo Humanitario euskal erakunde, elkarte edo plataformetako kideak eta, gehienbat, hauen lan eta esfortsua dira lau istorio paraleloz osatutako dokumental honetako protagonistak.” (www.santurzine.es)
Hainbat hizkuntzatan hitz egiten dute protagonistek: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, …