Menu Close

“Ospa” liburua-Irakurzale Kluba kronika

“Horrelako da bizitza”, honako esaldi hau errepikatu genuen “Ospa” liburuko ipuin gehienei buruz hitz egin genuenean. Juan Luis Zabalaren 23 kontakizunetako egoera asko errealitatean gerta dakizkigukeenak dira. Frustrazioa agertzen da hainbatetan, fedea beste kontakizun baten, …
Ipuin batzuek, aldiz, ukitu surrealista dute ,eta gainera, bukaera irekia… bonbilla erre batean oinarrituta sor daitekeen suspensea.
Pertsonaia anitz: idazlearen figura, artea eta artistarena, txirrindulariarena eta beste hainbat.
Kontakizun independienteak izanda ere, batzuen arteko erlazioa egon badago.