Menu Close

Ipuin kontaketa eta esperimentuak umeentzat Sasiburu euskara elkartearen eskutik

SASIBURU elkarteak datorren abenduaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 17:45ean beste jarduera interesgarri bat antolatu du umeentzat:
Zer: BIZITZAREN LABORATEGIAN
Laburpena: “Marikalanbre bizitzaren laborategian” liburuaren egileak, zientzia oinarri dituzten kontakizun bitxiak eta barregarriak esperimentuekin nahasten ditu, haurren jakin-mina pizteko eta ondo pasatzeko helburuarekin. Esperimentu guztiak gero haurrek berek egiteko modukoak dira, etxeko materialak erabilita, eta inolako arriskurik gabe.

Adina: 5-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. 

NOIZ: Abenduak 15 ostirala

Zer ordutan: 17:45 

NON: Ainara aisialdi taldeko lokalean (Bizkaia kalea, 36) Arrontegin