Menu Close

Berbalagunak Urdaibain

Santurtziko Berbalagunen hamargarren urteurrenaren harira antolatutako asteburu-pasa ederra eman genuen Foruan eta Gernikan. Bertan, AEKren Foruko barnetegia ezagutzeaz gain, txakolina dastatzeko aukera ere izan genuen Itsasmendi txakolindegian. 12 lagun elkartu ginen euskara elkarri emateko asmoz, eta, dinamizatzaileok argi daukagu, zoragarria izan zen; izan ere, oso talde polita osatu genuen. Une oro barreak, irribarreak, sekretutxoak, alaitasuna, hurbiltasuna (batzuek elkar ezagutu ez arren), giro ona, lagunen artekoa, kontxo!. Berbalagun batek erran zuen jendearengandik asko ikasi zuela, ikaragarri ondo sentitu zela, eta ezin zitekeela gehiagorik eskatu. Horixe da, ez dago gehiago eskatzerik!

Bete dezagun euskaraz kopa eta topa egin dezagun euskararen alde!