Menu Close

Orientazioa Zugaztietan

Dakizuen bezala, Kirola eta Natura egitasmoaren barruan 6 txango antolatu ditu Praktikatuk. Lehenengoa, Mairuelegorreta kobazulora egin zuten. Bigarrena, Itxinara egiteko asmoa zeukaten larunbatean (martxoak 24), baina, haizetea, euria eta iragarpen txarrak direla-eta, Itxinako zeharkaldia bertan behera utzi behar izan zuten.

Hurrengo hitzordua: Zugaztietan (Trapagaran) dute apirilaren 21ean; izan ere, oinarrizko orinetazio-arauen ikastaroa egingo dute bertan. Izena emateko HEMEN apirilaren 18a baino lehen.
Irteeraren zehaztapenak:
10:00etan Zugaztietako aparkalekuan geratuko gara. Oinarrizko arauak emango dituzte, orientazio-ibilbidea egiteko; gero probak jarriko dira. Guztira, iraupena 2 ordukoa izango da.

Norentzat: Bi aukera daude:

  • Edonorentzat
  • Familientzat egokitua.

Distantzia: 6 km
Desnibela: 300 m
Beharrezkoak:

  • Iparrorratza
  • Ura eta mendiko oinetakoak

Hamaiketakoa: komeni da eramatea.

Informazio gehiago eta kartela BLOGEAN