Menu Close

Antzerkia: “Sarean kateatuak”

Eguna: apirilak 13, ostirala

Ordua: 19:00

Lekua: Portugaleteko Santa Klara kulturgunea 

Taldea: Nomofobikak

Sarrera doakoa izango da eta plaza kopurua mugatua da. Sarrera bana emango diegu ikusleei, saioa hasi baino ordu lehenago aretoaren kanpoaldean.

Nomofobia aitzakiatzat hartuta, hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre. Hasteko elkarrekin test bat egiten dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Ondoren, gizartean hain hedatuta dagoen gaitz hau, kasu ezberdin ugaritan ikusteko parada izango dugu: ofizio ezberdinetako langileek, umeek, nerabeek, adineko emakumeek, batzuetan sketch tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dizkigute, beti ere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.

Nomofobia: Agian eritasunak jota zaude eta oraindik ez dakizu. Sakelako edo mugikorrekiko menpekotasuna, askorentzat XXI. mendeko gaixotasuna da. Adituek diotenez, biztanleriaren parte handi bati eragiten dion gaitz bezala diagnostikatu daiteke egun; hori bai kaltetuak ez dira gaitzaren garrantziaz ohartu ere egiten.