Apirilaren 28rako Ibilaldiak, Sugegorri elkartearekin batera, Mamarigako frontoian eta bere plazan, “8 orduz euskaraz” ekitaldia antolatu du. 12:00etan hasita, umeentzako tailerrak, herri-bazkaria eta dantza-plaza egongo dira. Bazkarirako txartelak (helduen menua 16 euroan eta umeena 12an) ikastolan bertan eta ondorengo tabernetan eskura ditzakezue:
- Bar Ametza
- Taberna Taxka 3
- Bar kalea
- Libreria Begoña
Dantza saioan, Patxi eta konpainiak girotuko du arratsaldea. Espero zaituztegu!