Asteazkenean, ekainak 12, Amaia yoga-irakaslearen eskutik, eskola zoragarria jaso genuen Santurtziko berbalagunok. Ez da lehenengo aldia izan, pasa den ikasturtean ere antolatu genuen-eta; gainera, Foruko Barnetegian ere izan zen, oso irakasle ona baita. Ondo transmititzen du eta ezaugarri hori ezinbestekoa da irakaskuntzan.
Hasieran teoria apur bat azalduta, oinarrizko jarrerak egin genituen: Buda, katua, lehoia, zuhaitza, eguzkiari agurra… Hau da, izadia irudikatu genuen Casa Torren. Borobiltzeko, erlaxazioa egin genuen eta kronika hau idazten ari dena lokartzear egon zen.
Berbalagunak poz-pozik atera ziren; beraz, hurrengo ikasturteari begira, kontuan hartu beharreko tailerra da.
Hona hemen argazki batzuk: